Kideak
Arantzazu Elordieta
Euskal Herriko Unibertsitatea
(UPV/EHU)
Ikertzaile nagusia
Hizkuntzalaritzako irakasle elkartua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Euskal Ikasketetan lizentziatua eta Hizkuntzalaritza orokorrean doktoratua Leidengo Unibertsitatetik, nire ikerketa-interes gehienak arlo hauen inguruan dabiltza: a) osagaien hurrenkera euskaraz; b) foku-egiturak euskaraz (haien isla sintaktikoa eta fonologikoa); c) foku-osagaietako desdoikuntza sintaktiko eta prosodikoak; d) euskarazko aditz finituen kokapena; eta e) euskarazko osagarriak. Egun, nire ikerlerro nagusiak azken hiru arloetan zentratzen dira; zehazki, V2 efektuak euskaraz, prosodia eta sintaxiaren arteko interrelazioak eta osagarrien azterketa.
Xabier Artiagoitia
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Ikertzaile nagusia
Euskal hizkuntzalaritzako irakaslea naiz Euskal Herriko Unibertsitatean (Vitoria-Gasteizko Letren Fakultatea) eta ikerketa-proiektu honetako ikertzaile nagusietako bat, Arantzazu Elordietarekin batera. Bereziki interesatzen zait osagarrien morfosintaxia eta tasun-konposizioa, eta haien eta ezeztapenaren arteko elkarreragina. Garatzen ditudan beste ikerketa-arlo batzuk ergatibitatea, izen-sintagmaren egitura eta nominalizazioa, eta uztardura-teoria dira.
Bilbon bizi naiz emaztearekin eta gure bi seme-alabekin.
Proiektuko kidea
Irakaslea naiz Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) psikopedagogia sailean. Xabier Artiagoitiaren zuzendaritzapean egin nuen doktore-tesia eta Artiagoitiarekin eta Elordietarekin aritua naiz lehenago ere. Ikerketa-arloan, euskarazko aditz-egiturak eta aditzaren osagarriak interesatzen zaizkit.
Ikerketatik aparte, nire interesa ditudan bi seme zoragarrietan zentratzen da.
Iñigo Arteatx
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola (BAM)
Ikertzailea
Doktoretza aurreko ikaslea naiz Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Xabier Artiagoitia (UPV/EHU) eta Arantzazu Elordieta (UPV/EHU) ditut zuzendari. Nire ikerketa interesak euskara, sintaxi-teoria, morfologia eta hitz-hurrenkeraren ingurukoak dira, betiere hizkuntzen arteko ezberdintasunak eta datu historikoak aintzat harturik. Egun, euskarazko perpaus ezeztapenaren egitura sintaktikoa aztertzen dut.
Alazne Arriortua
Euskal Herriko Unibertsitatea
(UPV/EHU)
Ikertzailea
Euskara Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2020an tesia defendatu dut Xabier Artiagoitiaren (UPV/EHU) zuzendaritzapean. Nire interesguneak euskal hizkuntzan, mikrobariazioan, teoria sintaktikoan, partikula modaletan eta haien pragmatikan dautza. Egun, nire jarduna euskarazko partikula modalen sintaxian zentratzen da, hizkuntzen arteko datuak eta datu historikoak hartuta aintzat.