top of page

Igarotako ikerketa mintegiak

Partikula Diskurtsiboen gaineko Nazioarteko Mintegia

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 8a

​

Mintegi honetan hizkuntzalaritzaren adar desberdinetatik (diakronia, semantika-pragmatika, sintaxia) partikula diskurtsibo eta modalak ikertzen diharduten hizkuntzalariak bildu nahi izan ditugu. Bertan partikulek perpaus-mota jakin batzuekin  duten harremana aztertu dute hainbat lanek, eta orobat, ebidentzialtasuna, epistemikotasuna eta modalitatea adierazten duten partikulen jokabidea azaltzea bilatu dute/azaldu dute beste hainbat lanek.

 

Mintegiaren helburu bat partikula horien portaera sintaktikoa ikertzea izan da; alegia, zein den haien izaera sintaktikoa, non ager daitezkeen perpausean eta nola eragiten dieten perpauseko beste osagaiei. Horrez gain, partikula diskurtsibo/modalek esaldi osoaren esanahian betetzen duten ekarpenari buruzko eztabaidari aukera eman nahi izan diogu. Bereziki, interesa geneukan adierazpen-perpausetan ez ezik galderetan ere erabili ohi diren partikuletan.

​

Jarraian mintegirako hautatu ziren laburpenak irakur daitezke, baita aurkezleek adeitsuki eskura jarri dituzten aurkezpen eta esku-orriak ere.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

​

 

Batzorde antolatzailea:

  • Arantzazu Elordieta (UPV/EHU)

  • Xabier Artiagoitia (UPV/EHU)

  • Sergio Monforte (UPV/EHU)

​

​

Mintegi hau Espainiako Zientzia- eta Berrikuntza-Ministerioak diruz lagundutako PGC2018-100686-B-I00 Euskarazko zenbait partikula funtzionalen azterketa (modala, ezezkoa, konplementatzailea) izeneko proiektuaren parte da.

On the adverbial origin of German modal particles

  • ​Ömer Demirok & Balkız Öztürk (BoÄŸaziçi University): 

Attitude Sensitive Complementizers in Laz​

  • Regine Eckardt & George Walkden (University of Konstanz): 

Unembedded whether-questions as pedagogical questions in Old English 

Modal Particles between Syntax and Semantics

  • Kepa Korta & Larraitz Zubeldia (University of the Basque Country, UPV/EHU): 

Meaning and use of evidential/modal particles in Basque

  • Aitor Lizardi-Ituarte (University of the Basque Country, UPV/EHU): 

Outer Particles vs Tags: Distinction in homophony 

  • Nicola Munaro (Ca' Foscari University):  

On the contextual anchoring of discourse-markers 

Sentence-final particles in Mandarin Chinese as heads in a multi-layered CP

  • Manel Pérez-Saldanya (University of Valencia)

& José Ignacio Hualde (University of Illinois at Urbana-Champaign): 

The grammaticalization of the discourse particle esque in Spanish

  • Johannes Schneider (University of Leipzig): 

A framework for German discourse particles 

bottom of page